#AzkenIndioak

Berriak / Noticias / News / Notícies
26 febrero 2012

Gatibu lehen aldiz atzerrira

Hizkuntza: euskara | Itzulpena: ez du.
Gatibu.

Gatibu lehen aldiz atzerrira doa bere “Zuzenean Bizitzeko Gogoa” (Baga-Biga, 2010) azken diskoa aurkeztera. Apirilaren hasieran Irlandara abiatuko da sei kontzertu eskeintzeko Dublin, Derry, Belfast eta Cork bezalako hirietan. Ondoren ikus dezakezu kontzertuak emango dituzten daten eta tokien zerrenda:

Apirilak 4 (asteazkena): Whelan’s (Dublin).

Apirilak 5 (osteguna): Sandinos Cafe Bar (Derry).

Apirilak 6 (ostirala): An Droichead, “Irish Basque Solidarity Night” (Belfast).

Apirilak 7 (larunbata): Prisoners Defence Club (Belfast).

Apirilak 8 (igandea): Andersonstown Leisure Centre (Belfast).

Apirilak 10 (asteartea): An Crúiscín Lán (Cork).

FacebookGoogle+LinkedInPinterestTwitter