#AzkenIndioak

Berriak / Noticias / News / Notícies
26 agosto 2020

GATIBUren jakinarazpena. BIXOTZETIK kontzertua 2021eko azaroaren 13an ospatuko dugu.

Ziurgabetasunez beteriko sasoia dugu zuzeneko emanaldiek bizi gaituzten sortzaileontzat. Gure kultur emanaldietan osasun eta segurtasun protokoloak zehatz mehatz betetzen baditugu ere, gaur gaurkoz ezinezkoa zaigu milaka lagun bilduko lituzkeen kontzertua burutzea. Guk argi dugu, elkarrekin bizitzeko gaude, gure musika modu kolektiboan sentitzeko sortzen dugu, zuekin batera bizitzeko eta gure esku dagoen guztia egingo dugu berriz ere aurrez aurre egon gaitezen, distantziak laburtuko dizkigun zuzeneko musikaren bizipozean.

Miribillarako prestatzen ari ginen kontzertua gure 20 urteko ibilbidean mugarri izatea gura genuen, maitasun eta zehaztasun itzelez ari ginen ñabardura bakoitza fintzen: kanten zerrenda, soinua, argiak, oholtzaren neurriak, eskenografia, iraupena… bai zuentzat bai guretzat berezia behar zuen emanaldia genuen bihotz-buruetan. 

COVID-19aren larrialdiak eragotzi egin digu aurreikusten genuen eran burutzea eta bigarrenez atzeratu beharko dugu Bixotzetik. Gatibuk 20 urte emanaldi berezia, oraingoan 2021eko azaroaren 13a arte. Datozen hilabeteotan taigabe lan egingo dugu zuek eta guk merezi dugun kontzertuaren prestaketa lanetan.

Bitartean, jakizue Gatiburen 20 urteko ibilbidea ospatzeko, pandemiak baimentzen digun neurriko kontzertua antolatzen ari garela.

Datozen egunetan emango dizuegu xehetasun gehiagoren berri.

Eskerrik asko bixotzetik

SARRERAK

  • Urriaren 31rako erositako sarrerek berdin berdin balio dute. 

-Autobuserako sarrera hartu zutenek, zuzenean jasoko dute sarreraren dirua, aurrerago antolatuko dira berriz autobusak.

  • Itzulketak

Norbaitek on-lineko sarrera itzuli nahi badu, galdetegi hau bete beharko du.  https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSckEEWVWiuip8MKJnlw2vUVi4HV5uyl_AvEUAMnK-D0d67f2A/viewform?usp=sf_link

Sarrera fisikoa itzuli nahi duenak, info@pandaartistmanagement.net helbidera idatzi dezala.

Gaurdanik 15 egun izanen dituzue sarrerak itzultzeko.

Sarrerak itzultzen ez duenari, gure online dendan, %10eko deskontua egiteko mail bat iritsiko zaio datozen 15 egunetan.

Informazioa sortu ahala gure webgunearen zein sare sozialen bidez zabalduko dugu.

FacebookGoogle+LinkedInPinterestTwitter